2014(e)ko urtarrilaren 5(a), igandea

GABONETAKO OPORRAK

Gabon hauetan aitite eta Madrileko osabeekin nire etxean egon gara, primeran pasatu genuen elkarrekin afaltzen: lagundu nion nire amari pintxoak egiten eta mahaia prestatzen. Afaldu ondoren mahatsak jan behar genituen urte berria ospatzeko eta nire osabak lehenengoa amaitu zuen. Gero, Astondoan erosi genituen koheteak, kalean ipini genituen. Hurrengo egunean Barakaldoko PIN-era joan nintzen eta han Iker.M eta Jonekin topatu nintzen. Ze ondo pasatu nuen! Gabonetan eskupilotako partidu batzuk jolastu genituen eta atzo ligako semifinala eduki nuen, erraza izan zen eta hurrengoa izango da finala. Sortea edukitzea espero dut.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina