2014(e)ko urtarrilaren 27(a), astelehena

GAIXORIK

Oso txarto pasatzen da gaixorik zaudenean ezta? Ba ni gaixorik egon naiz 
astelehenean, asteazkenean, ostiralean eta larunbatean.  Azido gehiegi eduki dut sabelean, eta horren erruz, botaka egiten egon naiz. Gaixorik egon naizen egunetan, entrenamendua nuen baina ez naiz joan. Gaur (astelehena), berriz, piszinara joan naiz eta pila bat kostatu zait igeri egitea. 
Hurrengoan, nahiz eta gaixorik egon, ez naiz piszinara gehiago faltako!

NIRE ASTEBURUKO PARTIDUA


Zapatuan 12:00etan jolastu nuen Basaurin Amorebieta kontra. Oso ondo pasatu nuen denak paratzen eta ikusten nire ekipoari golak sartzen. Lehenengo partea oso interesgarria izan zen, gol bat sartu zidaten baina arbitroak anulatu zuen, fuera de juego izan zelako. 2 minutu edo 3 minutu barru nire ekipoak satu zuen gola eta grada guztiak ola bat egin zuen, GOLLLLLLLLL.



                                        

2014(e)ko urtarrilaren 26(a), igandea

FINALETAKO ASTEBURUA

Joan den larunbatean eskupilotako ligako finala jolastu nuen. Derion jolastu genuen Bermeoren kontra, oso onak ziren eta kostatu zitzaigun , baina azkenean irabazi genuen. Nik mina hartu nuen eta kostatu zitzaidan asko erremontatzea, oso urduri ere nengoen. Gero meriendatxo bat egin genuen Lezaman pelotarien artean, etorri zirenak animatzeko. Hurrengo egunean nire anaiak jolastu zuen Gernikaren kontra, Uribe Kostako finala jolastu zuten Etxebarrin. Irabazi ere bai, 22-16. Eta amaitu ondoren jatetxe batera joan ginen ospatzeko. Asteburu oso polita pasatu dugu bi anaiak

LARUNBATEKO PARTIDUA

                                             
Larunbatean partidua eukin nuen Durangon. Lehenengo partidua Azkueren kontra izan zen eta irabazi egin genuen, bigarren partidua berriz galdu egin genuen Lekeitioren kontra.
Partiduak amaitu eta gero etxera joan nintzen jatera.Geroago Naiarekin, Aritzekin, Olatz Sagarnarekin, Jonekin , Andrearekin eta geratu nintzen plaza gorrian. Ni hamarretan joan nintzen etxera eta etxean pelikula bat ikusi nuen. 


                                      ZELAKO EGUN POLITA

NIRE LEHENGUSINA JAIO EGIN DA

      
Nire lehengusina 24 an jaio  zen. Nik ez nekien jaio zela baina nire izekok deitu zuen, eta zelako iluzioa 20 minututan deitu zuen nire izekok berriro umea  ikusteko eta joan ginen ikustera. Sartu ginen gelan eta ohean zegoen. Oso polita zen baina nire izekok esan zuen ez ikutzeko burua . Emon zion titia eta berriro lo geratu zen. Bere izena Aitana da. Denok emon genion musu bat eta joan ginen. Eta oso pozik joan ginen.



2014(e)ko urtarrilaren 25(a), larunbata

OSTIRALEAN LAGUNEKIN JOLASTEN BETIKO MODUAN



                              

Ostiralero dantza dugu Aroa, Irati eta nik. Paula, Aritz, Aiure, Oihane, Olatz Sagarna... datoz ikustera. Dantza amaitu ondoren plaza gorrira goaz: Paula, Aritz, Olatz Sagarna, Sandra eta ni, eta besteak etxera doaz. Oso ondo pasatzen dugu !!!!!! Gehienetan Jon eta Andonirekin helkartzen gara. 9:30etan guztiak joan dira etxera eta ni nire kuadrilarekin gelditu nintzen. Farmaziara joan nintzen, gotak hartzera, esan zidan konjuntibitis zela, izen arraroa benetan . Gero etxean "Ice Age" ikustera ipini nintzen en "factoria de ficcion". Azkenean lotara joan nintzen guztura. Zzzzzz!!!!!!!!

2014(e)ko urtarrilaren 24(a), ostirala

Tripako mina

Ostegunean ,tripako mina eukin nuen eta Ainhoa, ere bai,gerruko mina euki zuteno Naroa eta Olatz buruko mina 
Baina etxera heldu nintzenean pasatu zitzaidan.

AGATE DEUNA

Aintzaldu daigun Agate Deuna
bihar da ba Deun Agate, _
etxe honetan zorion hutsa
betiko eu(ki)ko al dabe. _

Santa Ageda bezpera dogu
Euskal Herriko eguna,           1. Z
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua duguna. _
       Aintzaldu...

Zeru goi goian eder izarra
Errekaldian lizarra               2. Z
Etxe hontako nagusi jaunak
urre gorrizko bizarra. _
      Aintzaldu...

Deun Agatena batzera gatoz
Gandasegiko umeak              3. Z
bihotz oneko zarela eta
zabaldu zure sakelak. _
     Aintzaldu...

Orain bagoaz hemendik eta
 Agur hurrengo baterarte eta      DENOK
Eskerrik asko denori              
Osasun  onagaz bizi. _


  Aintzaldu... _,_,_, IEUP!  




    SANTA YAGEDA

Santa Yageda, Yageda
Bihar da Santa Yageda,
Bihar da Santa Yageda eta
Gaur haren bezpera gaua. _

Baimena eskatzera nator
Herriko alkate jaunari
Santa Yagedaren ondasunak
Erakustera noa ni. ­­_

    Santa Yageda...

Oles (e)ta oles etxekoak
Jotzen ditut nik gaur ateak
Jotzen ditut nik ateak eta
Alaitu bedi jendea. _

    Santa Yageda… _


 

2014(e)ko urtarrilaren 19(a), igandea

GALDAKAON ASTEBURUA



Larunbat goizean eztarriko mina izan nuen eta etxean gelditu nintzen nire aita,  neba eta ni . Etxean oso ondo pasatu genuen olgetan ibili ginelako. Arratsaldean plaza Gorrira irten ginen eta han Paula, Aritz, Naia eta Olatzekin jolasten egon nintzen eta oso ondo pasatu genuen.  




                                                                                                      Andrea

2014(e)ko urtarrilaren 13(a), astelehena

NIRE ASTEBURUA

Asteburu honetan Frantzian egon naiz, Iparraldean, nire amaren urtebetetzea ospatzen. Baionan egon naiz, goizean irten eta gauean etorri. Baiona oso ixila da, baloiagaz bote bat eman eta guztiak begiratzen dizute. Telepizza batean egon ginen bazkaltzen. Han pizza arrautz frigitu batekin ipintzen dizute, arraroa. Eguna pasatu ondoren nire nebaren partidua ikusten joan ginen: Ibon, Markel, Ander...rekin  Empate gelditu ziren 1-1.
 Gero Gernikan bazkaldu genuen. Oso ondo pasatu nuen bi egun hortan!!!!!!


2014(e)ko urtarrilaren 9(a), osteguna

GABON ZAHARRA !!!!

Gabon zaharretan nire izekorengana joan nintzen jatera. Oso goxoa zegoen dena !!! Egon nintzen nire aita, ama, ahizpa, lehengusua, amama, eta izekorekin. Gero jan ostean telebista ikusi zuten. Ni bere txakurrarekin jolastu nuen. Amaitu eta gero nire etxera joan nintzen. Eta ez  nuen afaldu beteta negoen eta!! Asko jan nuen nire izekoren etxean. Gero telebista pistu genuen eta kanpanadak ikusi genituen. Nire ahizpa eta ni  mahatsa guztiak jan genituen, oso ondo pasatu nuen !!!
Gehitu epigrafea