2014(e)ko apirilaren 15(a), asteartea

ALTXORRAREN BILA 2. MAILAKOEKIN

images (259×194)
TXINGAK
Gaur "altxorraren bila" egin dugu eta Gabik gure taldea aukeratu 2.mailakoei laguntzeko, 5.Ctik 6 talde egon gara: A, B, C, D, E eta F. B taldeak irabazi du. Oso ondo pasatu dugu eta saria ponpak egiteko eskubila izan da.
Proba asko zeuden eta hauek izan dira: Txingak, Pilota garrraiatu, Punteria, Saskibaloia...

GAUR PATIO ORDUAN MARGOZTEN



Gaur patio orduan Marenek azaldu zigun bezala, akuarelekin marrazkiak egin ditugu. Saiatu gara bere pautak jarraitzen baina pentsatzen genuen erreza zela baina oso zaila izan da!
Eta material asko euki dugu: paleta margoekin, pintzela, paper berezia...
Asko ikasi dugu eta esperientzia oso polita eta berezia izan da. Batzuk konturatu gara ez garela onak margozten baina beste batzuk...bai.
Oso ondo pasatu dugu!!!

XAKEA KEPAREN KONTRA

Atzo egon ginen azterkea egiten eta amaitu genuenean , Jon Ander, Andoni, Aner, Andrea eta Bryanth  joan ginen xakera jolastera. Lehenengoak izan ginen joaten, gero 5.A gero 4.C eta 6.B mailakoak azkenak izan ziren, Andoni izan zen 5. mailako azkenekoa eliminatzen eta Kepak eSan zion Andoniri beste opari bat balego berarentzat izango zela. Irabazten baziola bera hilabete bat etxerakolanik gabe egongo zela.

2014(e)ko apirilaren 14(a), astelehena

GAUR BEHEKO ESKOLAN

Gaur beheko eskolara joan gara, kantagintzakoak bakarrik. Kantatu, dantzatu, tresnak jo,.........egin dugu. Goizetik bajatu gara, eta bi saio egon dira. Bat 4 urtekoen aurrean eta bestea 6 urtekoen aurrean. Oso ondo pasatu dugu eta 12:00etarako etorri gara eskolara.

TXIKIAK GURE GELAN

Gaur txikiak etorri dira, 2.C taldekoak, gure gelara uraren zikloa azaltzen. Oso ondo azaldu dute ura nola lurruntzen den, landareentzako beharrezkoa dela...
Oso ondo etorri zaigu guri ere errepasatu egin dugulako.
Oso ondo azaldu dute, marrazkiak oso ondo marraztuta zeuden eta gainera buruz ikasita ekarri dute.
ESKERRIK ASKO!

2014(e)ko apirilaren 11(a), ostirala

ALTXORRAREN BILA

Datorren astearte arratsaldean, Gabiri lagunduko diogu "altxorraren bila" jokuan. Gabik aukeratuko ditu taldeak,   pena bat da! 2.  mailakoekin egongo gara, espero dut guri kasu egitea. Taldeak kolore bat daukate,orduan, tokatzen zaigun koloarean kamiseta eraman beharko dugu. Proba batzuk egin behar dira; talde batek proba guztiak egiten baditu lehenengoak izango dira  eta irabaziko dute, baina gero denok zari bat eukiko dute. Inportanteena ondo pasatzea da.

MARENEREN AKUARELAK

Ostegunean beheko eskolara joan ginen Marene  ikustera  akuarelarekin margozteko aholkuak emateko. Hainbat material behar direla esan zigun: folio bat baino handiago kartoi bat , plastikokozko platera , plastikozko basua, egurrezko pintza bat , hortzetako eskubila zaharra. Gero nola margozten zen ikusteko marrazki bi egin zituen: lehenengoa, koloreak erakusteko eta bigarrena nola margotzen duen ikusteko.
 

ASTE SANTUKO OPORRAK






 Beste batzuetan Oporrak lehenago hartu ditugu,        
 baina aurten beranduago hartuko ditugu maiatzaren zubiarekin elkartzeko. Egun guztiak  batuta, hemezortzi egun oporretan egongo gara. Asteazkenean, apirilak 16-ean, oporrak hartuko ditugu eta maiatzaren 5-ean 
itzuliko gara eskolara. 
Oporretan ez ditugu eukiko etxerako lanik, irakurtzea da egingo dugun bakarra. Baina  oporretako bueltan lan asko egingo dugu.
ONDO PASA ASTE SANTUKO OPORRAK!!!! 






.

ZUZTARLUZE

Iaz bezala aurten ere Zuztarluze lehiaketa, Galdakaoko eskola artean izango da. Hilabete aurtean egon gara ikasten eta atzo, osteguna, gelako lehiaketa egin genuen. 7 bikote aurkeztu ginen eta puntu gehienak Paula eta Naiak lortu zuten. Gaur 5.mailako hiru gelen arteko lehiaketa egingo dugu. 5. mailatik bi bikote aterako dira eta 6. mailatik beste bi. Finala datorren asteazkenean, apirilak 16an, izango da Kepa zuzendariarekin. Espero dugu gure gelako bikotea txapelduna izatea, oso bikote ona duguna klasean!!!


Andoni, Sergio, Paula eta Bryanth



AZTERKETA GARAIA

                                                    

Aste honetan hainbeste azterketa euki ditugu, gaia amaitzeko, eta oporretan libre egoteko, horrela ez dugu ikasi behar eta gusturago egongo gara, oporretan.  Aste hauetan azterketa asko egin ditugu adibidez: Mate, Euskera , Inguru, gazte....
Astelehenean Inguru dugu eta argiaren propietateak sartzen dira eta ere bai zentzumenak.... Aste hau beteta euki dugu, ezin izan dugu gelditu.
Marene akuarelista on PhotoPeach