2013(e)ko azaroaren 25(a), astelehena

TRIANOKO KROSSA

                              




   Igandean atletismoko karrera bat izan nuen. Trianon zen eta hotza eta euria egiten zuen. 2km egin behar genuen. 100 neska inguru egon ginen karrera egiten. Heldu ginen blai-blai eta lupetzez beteta. Pista oso handia zen putxuak zeuden, leku guztietatik. karrera ondoren janari poltza bat eman ziguten.
 Etxera heldu eta dutxa bero bat hartu nuen, lupetza kentzeko. Bazkaltzera joan nintzen, arrosa. Ez nuen asko bazkaldu gero Andoniren urtebetetzea nuelako, telepizzan. 5:30 zen urtebetetzea, telepizzan. Paula, Olatz... egon ziren. Pizza Karbonara eskatu nuen, eta kas bat ere bai.
Ondoren plaza gorrira joan ginen, jolastera. Oso ondo pasatu genuen egun horretan, oso ondo.
.

LARUNBATEKO IGERIKETA LEHIA

GALDAKAOKO IGERIKETA
TALDEAREN ARMARRIA.
Larunbatean, igeriketa lehia bat izan nuen. Bertan, herri desberdinetako igeriketa taldeak parte hartzen zuten. Saioa, 10etan hasi zen baina berotzeko 9etarako egon behar ginen. Oso urduri geunden guztiok baina ondo atera zitzaigun. Bi egun pasata, berriro ere entrenamendua daukagu  eta gainera Mariok, entrenatzaileak esan digu talde guztietatik irabazleak garela!!!

2013(e)ko azaroaren 24(a), igandea

EUSKARAREN EGUNA!!!

Gogoratu abenduaren 3an Euskararen Eguna ospatzen dela. Gure eskolako ikasle eta irakasle guztiok beheko eskolako patioan elkartuko gara abesti bi hauek kantatzeko:























2013(e)ko azaroaren 14(a), osteguna

UNIBERTSOKO IPUINAK

FORUKO ALARDEA




Igandean, Euskal dantzetako taldeko batzuk Forura joan ginen. Lehen, arazo txiki bat euki genuen arroparekin guztiok baina, azkenean konpondu ginen. Autobusez joan ginen haraino.
 Euria egiten zuen eta goizean dantza egin ostean, guztiok, oinak busti-busti eginda geneuzkan.
GorulariEskerrak amak arropa aldatzeko ekarri zidala bestela...
Gero, txoko batera joan ginen jatera eta betiko menua jarri ziguten: Makarroiak, solomoa patata frijituekin, jogurta eta txokolatezko turroi zati bat.

2013(e)ko azaroaren 7(a), osteguna

INGELESEKO ANTZERKIA

Ingeleseko antzerkia Kultur Etxean ikusi dugu ,9:30an hasi eta 11:00an bukatu da. D.T. Frankestein,  bere laguntzailea ,mounstrua eta Elizabet (D.T Frankestein neska laguna ) hoiek dira pertzonaiak. Ingeleseko antzerkia 


2013(e)ko azaroaren 6(a), asteazkena

EUSKEARA KANPAINA



Euskera kanpaina hasi da ,saria lortu nahian gabiltza eta 400 puntu  behar ditugu saria lortzeko.
Kanpaina hau egiten dugu , Gandasegiko haurrek euskera hutsean hitz egiteko .
Saria ez dakigu zer den baiana seguruenik gauzak interesgarri eta dibertigarri bat izango dela.
Oso pozik gaude kanpaina dela eta.
                                               

                                        EMAN EUSKARA ELKARRI !!!
                                      
NAIA, AROA,PAULA

2013(e)ko azaroaren 4(a), astelehena

PERRETXIKO BILAKETA

Larunbatean perretxikoak bilatzera joan ginen Altubera . Zazpietan altzatu ginen eta ordubietan ailegatu ginen etxera .Gero bostetan  elkartu ginen perretxikoak kutxetan jartzeko apaindurik .
Igande goizean kaxeta batzuetan jarri genituen perretxikoak eta gendeak ikusi eta galdera egiten zituzten .Gero ordubetetan lehiaketa hasi zen eta seigarrenak geratu ginen. ASKO IKASI NUEN !!!


EGUZKI EKLIPSEA ATZO


Fenomeno hau 10aldiz bakarrik ikusten da mende batean.

Atzo Azaroak,3,Eguzki eklipse bat egon zen,eguerdiko13:30ean .Eguzki eklipsea osoa izan zen, pena bat zen hemendik ondo ez zela ikusten, baina Kanariar irletan nahiko ondo ikusi zuten(%30) eta Afrika erdian osorik.