2013(e)ko irailaren 22(a), igandea

PATIOAREN BANAKETA

Futbolera jolastea gustatzen zaigu, eskupilotara ere bai, oso kirolariak gara!
Astelehen eta asteazkenetan 6. mailakoak futbolera jolasten dute arkupean eta 5. mailakoak astearte eta ostegunetan.
 Beste aldetik txikiak astelehenetan eta astearteetan, jantoki orduan, edozein kiroletara jolas dezakete. Kirola ez dutenak egiten sakabanatzen dira patiotik harrapaketara edo edozein jolasera jolasteko.

SERGIO, JON ANDER, IKER O. ETA BRYANT

GURE HERRIKO JAIAK

Jaiak irailaren 13an hasi ziren. Ekintza asko izan ditugu, paeilada, zaku lasterketa, desfilea, txapel jaurtiketa,... Barrakak 2€ kostatzen dute baina egun batzuetan 1 € bakarrik ordaindu behar dira. Froga dibertigarri bat ere egon zen Galdakao osotik. 
 Eskola ondoan txoznak daude eta jendez gainezka egoten dira, pintxo gozoak prestatzen dituztelako, bokatak, edariak,...
Kaleetan pultzerak, arropak,... saltzen dituztenak ere badaude.
Ostegunean dantza lehiaketara aurkeztu ginen gure gelako Paula, Aroa, Naia eta B taldeko Aritz, guztien artean txikienak ginen baina geu geratu ginen lehenak, TXAPELDUNAK!

HAUEK DIRA GURE HERRIKO JAIAK!








Paula, Aroa eta Naia

AURTENGO MATERIALA

 Aurten material berria daukagu guztiok: plastikako kuadernoak eta ordenagailuak.
Andereño eta talde berri bat daukagu, oso majuak gara, 19 andereño kontatuta.  Denok batera lan asko egiten ari gara. Gelan arbel digitala ere dugu, bertan orri berriak egiten ditugu borratu gabe, googletik irudiak eta bideoak ikusi, liburu digitaleko bideoak ikusi,... Oso pozik gaude!

IKER M., JON, ANER ETA ANDONI

GAI BERRIA

Oso pozik gaude gai berri bat ikasiko dugulako .Gaia unibertsoari buruz dela ezan digute.Irrikitan gaude unibertsoarekin hasteko. Planetak ikasi nahi ditugu, izarrak ere. Unibertso gaiari buruz asko ikastea eta ondo pasatzea espero dugu, Meteoritoak eta Esne Bidea ikasiko ditugula uste dugu.

NAROA, ABARNE ETA OLATZ

2013(e)ko irailaren 18(a), asteazkena

HAUEK GARA GU!

Gelakide berriak gara eta baita blogari berriak ere, horregatik elkar ezagutzeaz batera zuekin konpartitzen dugu liburu hau gure deskribapenekin.

JANTOKIKO ANTOLAKETA

Aurten, jantokiko ordua aldatu digute. Lehenengo, bigarren, hirugarren eta laugarren mailakoak 13:00tan jaten dute baina bostgarren eta seigarren mailakoek 14:00etan. Seigarren mailakoek, iaztik ohituta egongo dira baina, gu gose handia dugu ordu horretarako.
Jantokiko andereñoak ere berriak ditugu, gureak Rosi eta Idoia dira.
Arantza egunero etortzen da "arreatzera", arinago jateko.
Goizeko jolastoki ordua ere beranduago dugu, hau da, patiotik gelara sartu eta saio bat geratzen zaigu jantokira jeisteko; eta ordua heltzen denean BERRIRO PATIOA bazkaldu aurretik. Zelako gosea pasatzen dugun!!













ENDIKA, MARIA, AINHOA ETA ANDREA

2013(e)ko irailaren 9(a), astelehena

GURE LEHENENGO EGUNA

5.C LEHENENGO EGUNEAN
Gaur eskolara heldu gara ziklo berri bat hasteko. Talde berria sortu dugu eta oso pozik gaude talde alaia eta langilea garelako. Ikaskide berriak eta andereño ere berria dugu. Aurten ordenagailuak erabiliko ditugu eta irrikitan gaude haiekin hasteko!